12 zopak
Denboran atzera joateko makina batetan kokatzearekin batera, Erdi Aroan geldituko zela uste zenuten, eta hala da, noski. Nola utz genezakeen alde batera giza abenturaz beteriko milurteko hura, Europaren eraikitze geopolitikorako eta kultura moldatzeko erabakiorra izan zela jakinik? Aldiz, baliteke ez pentsatzea halako salda bat atzemanen zenutenik gure bidaiaren une honetan. Arte eta historiako hamar menderen eraginez, zopen aukera ia mugagabea zen, noski.
Beharbada, langileriaren eguneroko bizitzarekin kezkaturik, azaz, tipulaz, babaz, ilarrez eta Erdi Aroan, Baltikotik Mediterraneoa bitarte ohikoak ziren beste zenbait barazkiz osaturiko zopa esperoko zenuten… Kontuan hartuz Espainiaren historia ezin dela pentsatu, hango lurraldearen zati handi bat, hainbat mendez, islam lurraldea izan zela ahantziz, nahiago zenuketen, beharbada, Erdi Aroko sukaldaritza hispano-magrebtarraren adierazgari litzatekeen plateren bat… Egun gizen eta egun meheen arteko txandakatzea bultzatu zuen kontinentearen ekonomiaren dinamikak liluraturik, baloratuko zenuten sardinzarra goitituko zuen errezetaren bat sortzea… Zopa horiek guztiak gogoetarako onak ziratekeen, baina gure salda honek bere zapore bereziagatik xarmatu gintuen: arte eta medikuntza aplikatuko kondentsatu baten zaporea baitu, pentsamolde magikozko birbira batez pizturik, noski.
Erdi Aroaren bigarren erdialdeko margolari askok margotu zuten, Ama Birjinaren edo Joan Bataiatzailearen gaiak lantzerakoan, garai hartan erditu berri ziren emazteei eraman ohi zitzaien salda goporra. Hainbat obrak adierazten du, argiki, salda bizkorgarri horren osagai nagusia hegaztiki bat izan ohi zela.
Antzinatetik jasotako jakintza dietetikoek bete-betean bermatzen zuten hautu hori: oiloa urin onekoa zen, txegosten erraza eta izaera orotarako egokia. Izan ere, lortzen zen saldak bere bertuteak ongi baino hobeki atxikitzen zituenez, osagarri onenen artean kokatua zen. Ongi aukeratutako espezieak erantsiz, gaztetasun elixir bat sor zitekeen ia. Adibide baterako, Ruperto de Nola-k Solsit de gallines o de moltó delakoaren errezetaren amaieran egin zuen aipua: «salda honek hilak biziaraziko lituzke, hain gauza berezi eta ona izanik».
Erdi Aroa aspaldi joana delarik ere, oilo salda, oraindik orain, oso osagarri ontzat hartua da eta erdiberriei eskaini ohi zaie. Aldiz, aldagai alkimikoenen aldeko konfiantza erruz apaldurik zen jadanik Erdi Aroaren azken aldean. XVI. mendearen erdialdean, Jean Bruyérin-Champier medikuak eta bere belaunaldiak ongi ulertua zuten ezin zela sendagai indartsu bat egin, oiloaren haragiak urrea bereganatzeko zuen ahalaz baliatuz! Halarik ere, idatzi zuen bere lankide batzuek oraindik gomendatzen zietela urrea zuen oilo salda har zezaten, nabarmen galdurik ziren eriei. Azkenik, salda honek Erdi Aroarekin dugun liluraren iturrietaraino joateko aukera ematen digu; giza abenturaren aldi hori batzuetan hurbil dugu, bestetan oso urrun, baina beti zaigu zoragarria.

Subir
Bajar