12 zopak


Uste da historiaurreko uretako lehen egosketak etxean berotutako harri batzuekin egiten zirela, ontzi batean sartuta. Agian, askoz ere lehenago, eguzkiak berotutako harri algadun bat erabiliko zuten zopa-ontzi gisa, eta norbaitek aurpegia murgilduko zuen han, itsasoa atseginez zurrupatzeko. Jatorrizko zoparen funtsezkoena da ustekabean sortu garela onartzea. Normalena hilda egotea da. Jaiotzea da salbuespena.