12 zopak

Nola abia genezakeen gure bidaia industria zopei omenaldi bat egin gabe, kontuan hartzen badugu zopa horiek zenbateraino sartuak zaizkigun ohikoak zaizkigun elikadura paisaietan.

Ontziratuak, urgabetuak, liofilizatuak, pasteurizatuak, esterilizatuak, izoztuak edo hoztuak, eskura ditugu denak hipermerkatuetako apaletan. Ez gaitu jantokietan topatzeak harritzen, edo kafe makinaren inguruan ere. Modu gordeagoan ditugu jatetxe askotako sukaldetan ere, gure zain. Izan ere, industria zopak horren sartuak zaizkigu eguneroko bizitzan, ezen batzuetan jakin ere gabe hartzen baititugu eta maiz, gustukoak zaizkigun galdetu ere gabe irensten ditugu.

Industria zopen egiazko prestaketa, izenak berak dioenez, Beste baten egitekoa da: langile talde batena, fabrika batena, marka batena, etab. Azken uneko sukaldariak ez du berriz ura emateko edo berotzeko aginduak zehatz-mehatz betetzea besterik, eta, bere eskua erakutsi nahi badu, zer edo zer berea ematea. Prestatze lana inoren esku uzte hori funtsezkoa da gaur egun halako produktuak horren arrakastatsuak izan daitezen. Horri esker laguntzen dute, zintzo-zintzo, industria zopek gizateria, bidaldi muturrekoenetan ere. Espazionauten, mendigoizaleen, bakarkako nabigatzaileen eta abenturazale mota ororen elikadura dira.

Halarik ere, ekoizte kate baten azken muturreko produktu bat hartzeak antsietatea sor dezake jan txarraren deabruaren grinapean bizi diren gizarteetan. Zopa zenbait gaitzetsiak izan daitezke, kontsumitzaileen artean edota elikatzeko jokamoldeen so egileen artean ongi ikusia baita zopa horiek, industria elikagaien zerrenda luze bat bezala, kritikatzea. Haiei egiten zaizkien akusazioak irizpide objektiboetan oinarritu daitezke, hala nola gatz kopuru handia dutela, baina laborantza industriaren gaineko irakurketa ideologikoetan oinarritu daitezke ere. Bakoitzak erabaki dezala zein zapore lotzen dion kapitalismoari. Baina bada zerbait argi. Gaur egun jaten ditugun industria zopak ez lirateke existituko enpresari ausart zenbaitek eginiko desafio teknologikoak egin ez balituzte, merkatuan arriskuak hartu ez balituzte eta merkatuen nahietara behin eta berriz egokitzen jakin ez balute. Historia baten emaitza dira; gure modernitate bizi-bizi honen arkeologiarako gonbita egiten digute.

Izan ere, 1962. urtean, Andy Warhol-ek ez zituen Campbell zopak Ameriketako kontsumo gizartearen sinbolo bihurtu, bere Campbell's Soup Cans ospetsuak Los Angeles-en erakutsi zituenean. Ordurako hala ziren.Jadanik oso herrikoi zen industria janari bati –hain herrikoi ezen zibilizazio baten kondentsatu baten moduan irakur baitzitekeen- artearen ohorea eskaintzea besterik ez zuen egin.
Subir
Bajar