12 zopak

Hona hemen sorginen salda bat, giza abenturaren liburu handiak Europa kontinentean dituen orrialde harrigarriak pasatzera gonbidatzeko. 2016. urte honetan, ospakizunak gustuko dituztenek zapore berezia aurkituko diote. Izan ere, orain dela 550 urte, Gipuzkoaren ordezkariek Gaztelako erregeari eskatu zioten alkateei eman ziezaien sorginkeria kasuak helegite aukerarik utzi gabe epaitzeko eta egikaritzeko ahala, probintziak emakume gaiztoen gaiztakeriak jasaten baitzituen eta orduko zuzenbideak ez baitzuen horiekin behin betiko bukatzeko baliabide errazak eskaintzen.

Halako eskariak laguntzen digu gogora ekartzen XV. mendeko mendebalde kristauan zein egoera berezian bizi ziren. Unibertso xarmatu batetan bizi ziren oraindik, baina Eliza jendeek ekarri zuten kulturagabetze prozesuak Jainkoaren garaipena bermatzen zuen. Kristautasun garailetik at, ez zen lehengo erlijioen eta natura indarren gurtzearen oroitzapen lauso zenbait besterik geratzen. Gehiengoari, larritasuna zekarkion jakintza hark, erkidegoaren interesaren aurka erabili baitzitekeen eta deabruarekiko harremanekin lotzen baitzuten. 1466. Urtean sartu zen gure kontinentea sorginkeriaren gaiarekin kezka gehien bizitu zuen aldian. Eta oinaze aldi horretatik ez zen atera XVII eta XVIII. mendeen junta garaia arte. Katolikoen eta erreformatuen arteko borroka ideologikoak lehengo beldurrak areagotu zituen, deabruari leku handiagoa eginez eta alde bakoitzak bestearen kargura botaz haren meneko leiala izatearen errua.

Garai horretatik bi sorgin sukaldaritza heldu zaizkigu. Bat ezaguna da. Arteek goretsi dute, epaiketetan aitortua izan zen eta amets ilunetara gonbidatzen gaituzten izenburudun tratatu ospetsuek deskribatu dute; haurtzaroaz geroztik dugu haren beldur ikara sentitzen. Emakume sukaldaritza da eta pertz batetan su eztiz egositako janariekin loturik da. Akelarre gauetan antolatutako oturuntzak prestatzeko osagai harrigarri edo nazkagarriak erabiltzea erregularki aipatu zuten, hala sorgin izateaz akusatuak izan zirenek nola demonologian adituek. Hala egin zuten, seguruenik, janezina jatea, haien gogoetan, mundu zuzenetik at egin zitezkeen gauza nabarmenenetako bat zelako.

Beste sorgin sukaldaritza ez da, inondik ere, aurrekoa bezain ezaguna. Sendabideak, xarmagarriak eta, seguruenik, zuzeneko mundutik at ihes egiteko aukera ematen zuten produktuak ere prestatzeko artea izan zen. Izan ere, akelarrera biltzeko baliatzen zituzten ukenduen aipuak anitz dira. Gaur egun, espezialista anitzek uste dute produktu horiek aukera ematen zietela larru bidez hartzeko tokiko landareetatik ateratzen zituzten substantzia haluzinagarriak, eta substantzia horiek ohiko gorputz eta arauetatik haratago bidaiatzeko aukera ematen zietela. Hala ere, gantzutze hori buruko abenturaren gertaldi bat izan zitekeen ere eta ukendua plazebo hutsa izan zitekeen… Sorginen jakintzen historiak alde ilun bat du oraindik. Guretzat hobe, hona bildu gaituen giroan kokaturik, gure zopak magiak eraman gaitzan uztera gonbidatzen baikaitu.
Subir
Bajar