12 zopak

  • Oilasko izter 1
  • Baratxuri buru 1
  • Azenarioak: 600 g
  • Porruak: 500 g
  • Apioa: 100 g
  • Tipulak: 6
  • Ardo zuria: 500 g
  • Ura: 4 l
  • Txitxirioak: 300 g
  • Perrexila: b.a. (behar adina)
  • Lehen sakaldiko oliba olioa: 2 z.g. (zopa koilarakada)
  • Gatza: 15g
  • Gallo hizki fideoak: 200 g
Haurtzaroko oroitzak tradizioko sukaldaritza usainekin nahas eta kazola handi batetan, barazkiak, izerdiarazi arte, oliba olio koilarakada batekin eta gatzarekin su eztitan frijitzen ari den amonaren irudiekin maneatu. Haren esku zimurtsuak harat-honat dabiltza, oilasko izterra eta txitxirioak erantsiz. Amona da, sukaldean ari, ardo zuria loditzen utziz lehenik eta gero kazola urez betez.

Presarik gabe, denbora berekin duela jakinik, 3 orduz uzten du egosten eta gero iragazi eta gordetzen du.

Amonaren trikimailua: zerbitzatu aurretik, fideoak erants eta 4 minutuz egosi.

*Txitxiro egosiak ere erantsiko ditugu.
Subir
Bajar