12 zopak
Time Soup Machine delakoa gizateriaren abentura abiatu zen garai ilunera heldu da. Itsas zaporea duen zopa bat duzue bertan zain. Historiaz haratagoko murgilpen batetan lagunduko zaituzte. Bere umami delakoaz baliatuz, uzten badiozue, amets sakon batera eraman zaitzakete, lau mila milioi urte atzera, itsaso sakoneko hondoraino, non bizitza sortu izana datekeen, molekulen «hasierako zopa» batetan. Bestela, laguntzaile hauta izango zaizue, urez egin lehen egoskinen bila jaisteko.
Ez da zaila buztingintza ezagutzen zuten gizarteak zopak egiten irudikatzea. Izan ere, badirudi lehen herri eltzegileek oso goizetik erabili zituztela sortzen zituzten eltzeetako batzuk halako jakiak prestatzeko. Orain dela 12 000-15 000 urte, adibidez, Japoniako itsas ertzean ziren herri ehiztari-bilkariek «zopak» jaten zituzten eta zopa horien osagaien artean, oso maiz, arrainak edo itsasoko beste produktuak zituzten.
Historiaurreko garaietan, berriz, buztingintza eta metalgintza oraindik ezezagun zirelarik, zailagoa da zopa egosteko modua irudikatzea. Historiaurrearen ikerlariek pentsatu izan dute historiaren garaietan erabilitako teknikak askoz lehenago ere erabiliak izan zitezkeela. Gehien-gehienek onartzen dute likido bat su lamak jasan ez zitzakeen ontzi batetan irakinarazteko, sutan berotutako harriak bertara bota zitzaketela. Amerindiar herri zenbaitek horrela irakinarazten zituzten haragia nola landareak, larruzko nahiz hestekizko ontzitan, egurrezko baxeratan, saskitan eta abarretan. Australiako aborijenen zenbait erkidego printzipio horretaz baliatzen ziren lurgaineko harkaitzetako zuloetan zegoen ura berotzeko. Gaur egun, arkeologiako zenbait material aztertuz, badirudi segurtatzen dela harri berotuaren teknika historiaurrean bertan ere erabiltzen zutela jadanik. Txinako Shuidongu-ko gune paleolitikoan azaldutako harri kopuru handien azterketak, adibidez, erakutsi du harri horiek halako prozesuetan erabiliak izan zirela.
Teknika hori arras hedaturik izanik ere, ez zen ura berotzeko edota saldak prestatzeko azken mendeetan zehar –eta, hartara, seguruenik, historiaurrean ere- baliatua izan zen modu bakarra. Brasilgo Botocudos edo aimores indioek banbu lodi moztu berria erabiltzen zuten, jateko zenbait landare egosteko: landare horiek egosteko denbora zuten, banbua, suaren eraginez, idortu eta lehertu eta su hartu baino lehen. Australiako itsas ertzeko zenbait eskualdetan, maskor handi zenbait erabiltzen zuten, ura, zuzenean su txingarretan berotzeko.
Mesolitikoko maskor pilei esker argiago ikusten dugu itsas ertzeko gizarte zenbaiten eta itsas espezie zenbaiten arteko lotura. Horregatik dira, beharbada, gure zopako muskuluak Botticelli-ren Venus-a bezain biluzik. Beste zerbaitengatik ez bada; bakoitzak hauta dezala: azken salda hau gure inkonzientea oraindik liparño batez pizteko egina da. 5, 4, 3, 2, 1… Berriz 2016an zarete.

Subir
Bajar