12 zopak

  • Ura: 1,5 l
  • Azenarioa: 25 g
  • Tipula: 120 g
  • Zerri buztana: 500 g
  • Bildots hezurrak: 1 kg
Esperimentu honen asmoa baratzeko eta ukuiluko elementu zerbaitek jendeartean ur izenez ezagun den ur disoluzioan duten erreaktibotasun kimikoa aztertzea da. Horren egiteko, eltze batean egosiko dira zerri buztantxoak azenarioarekin, tipularekin eta urarekin. Behin H2O-a heldu denean nahi den zerri eta barazki kontzentrazio mailara, salda iragazi eta gorde.

Laborategitik atera gabe, laberako erretilu batean, bildots hezurrak tipularekin batera gorrastatu. Behin gorrastatze maila puntu onenera heldu dela hautemanik, eltzean, buztantxoen saldarekin nahasturatu. Loditzen joan, esperimentuaren emaitza zapore indartsu eta sakonezko eztanda bilakatu arte.

Zerbitzatu horren ½ dl
Subir
Bajar