12 zopak
- Ura: 2 l
- Eukalipto: 20 g.
- Laranja 1
- Limoi 1
- Azukrea: 100 g
- Basoko fruituak (masustak, andere-mahatsak, ahabiak, mugurdiak, etab): 60 g
- Xantana: 4 g
- Kafe hutsa: 20 g
- Azukrea: 20 g
- Pipetak
Greziar tragedia lau ekitalditan proposatua da…
Lehen ekitaldia: saldukeria hasteko, eltze batean eukaliptoa ur berotan eman eta azukrea erantsi, gero iragazi eta hozten utzi.
Bigarren ekitaldia: mitoa sortzen da laranja eta limoia zukutzean, egoskinera erantsi eta dena xantanarekin egituratzean.
Hirugarren ekitaldia: tragedia bururatzeko, kafe hutsa egin, hoztu eta pipetetan sar. Gorde (*zati hau ez zen guztiz argi gertatu pozoinaren adierazle gisa. Zerbait mikatza eman daiteke horren ordez (adib.: berbena-belarreko egoskina).
Laugarren ekitaldia: basotxoetan egoskina basoko fruituekin batera, hotz-hotz zerbitzatzean ebazten da patua. Lehenik “pozoina”(mikatza) eta jarraian basotxoa (gozogazia) hartu behar dira.

Subir
Bajar