12 zopak
Basa jende talde bat behar genukeen izan, Europako kultura ospatzerakoan antzinako Grezia ez aipatzeko. Gure irudimen kolektiboan so eginez, hasiera batean, espartarrek egunerokoan eta beren festa oturuntzetan jaten zutenaz dakigunaren araberako salda mehe bat eskainiko genizuela pentsatu genuen. Nortasun eta herritartasun nozioetaz aritzeko gai ezin hobea zatekeen. Halarik ere, Jacques-Louis David-en margolan baten tragiko obsesiboak oso bestelako gogoeta batera ausartzera gonbidatzen gintuen, Sokrates bizitzaren azken uneetan lagunduz: herio sukaldaritza pentsatzea, ez sorgorkeria hiltzaile batez pozoitzen duena, baizik eta nahitara hiltzeko asmoa duena.
Platonen Phédon obrak proposatzen digun Sokratesen azken uneen deskribapenak pozoi ospetsuen eta gaiztoenen artean kokatu zuen astaperrexila, greziar kulturaz kutsaturiko zibilizazioetan. Testu horrek filosofo handi baten irudia eraikitzen parte hartzen du eta aurkezten digun agonia sinesgabekeriagatik kondenaturiko norbaitena izan ohi zena baino askoz lasaiagoa agertzen digu, noski. Pozoi hori edateak zekarren heriotza lapurrei ematen zieten gurutzefikatze bidezko heriotza baino eramangarriagoa zen, noski, eta azken errespetu seinale gisa ematen zitzaien, duintasun guztia galdua ez zuten herritarrei. Greziako gizarteek, astaperrexil bidezko heriotzaren arintasun hori kontuan hartzen zuten ere, krimen berezirik egin ez zuten kide zenbait bere burua hiltzera gonbidatzerakoan. Hona hemen Kea uharteko ohitura lazgarria, Claude Elien-en hitzetan: «adin oso goran direnek elkar gonbidatzen dute, ostatu emateko bezala edo hotsandiko sakrifiziotara; behin bildu direlarik, koroa buruan, astaperrexila edaten dute. Hala egin behar dute, adinak gogoa ahuldu diela eta jadanik aberriaren aldeko betebeharrak betetzeko gai ez direla konturatutakoan».
Sokratesen garaian, astaperrexila edari moduan ematen zuten, bihi kopuru jakina eho eta uretan urtu ondoren. Astaperrexil bihiak lo-belar haziekin nahasten zuten batzuetan. Ezin dugu, inolaz ere, esan zein den, zehatz-mehatz, astaperrexil edari baten zaporea. Dena den, badirudi ez dela oso desatsegina. 1812an, astaperrexilak errautsiriko granadari bat zaindu zuen mediku batek aski zehazki azaldu zituen haren pozoitzearen baldintzak. Oharkabeki astaperrexila egosi zuten zopa batetik kopuru handia hartu zuen. Baliteke, beraz, Platonek errealitatea ongi deskribatzea, idatzi zuelarik Sokratesek «kopa ezpainetara eraman eta hustu zuen, ezti-eztiki eta lasai-lasai».
Aspaldi handitik ditugun beldurrek lotura estua ikusten dute jasan ezinezko zaporeen eta heriotza ematen duenaren artean. Guztiarekin ere, bizitzan behin besterik barnera ez dezakeguna gustuz atsegin izan daiteke. Ongi maneaturik, zenbait perretxiko hilgarrirekin jaki gozoak apaila daitezke.
Salda honetan ez duzue, sukaldean akatsen bat egin ez badute, bederen, beste mundura laster batean igorriko zintuzten osagaiak. Nahiago dugu zapore konplexuak munduan izateko dugun moduaz gogoeta egitera gonbida zaitzaten.

Subir
Bajar