12 zopak
- Zerri esku 1
- Tipula: 25 g
- Azenario 1
- Tipula odolkia: 300 g
- Ardo beltza: 3 dl
- Ahate bihotzak: 10
- Gatza: b.a.
- Piperbeltza: b.a.
Jainkoak eta gizakiak mahai berean dira eta errituari ekiteko, diqâru izeneko buztinezko
tupinan tipula eta azenarioa su eztian frijitzen dira. “Haragia behar da” diote Babiloniako
taulatxoetako idazkunek, hau da, sukaldaritzako lehen idazkunek; sakrifizioak abere satsu
baten odola eskatzen du… Aurretik zuri eginiko zerri eskutxoa eransten zaio.
“Taninodun odolez” (ardo beltza) estali eta loditu. Behin ardoa loditu denean, ura bota eta eskua egosten utzi.
Errituak eskutxoari hezurrak kentzea eskatzen du, bai eta gero kubotxo oso txikietan moztea eta gordetzea.
Egoskin sakratuaren salda iragazi eta odolkiaren betegarriarekin nahas (hestea kendurik), dena egosi eta loditu. Sakrifizioa burutzeko, gatza doitu eta zartaginean ahate bihotz bat seinalatu. Jainkoak zerbitzaturik dira.

Subir
Bajar