12 zopak
Badugu jadanik gaur egun ezagutzen ditugun sukalde errezeten bilduma zaharrenei omen egiteko garaia, alegia, Kristo aurreko 1600 urtearen inguruko hiru taulatxo kuneiformeri. Haien edukia ez zen XX. mendearen amaiera arte kontuan hartua izan eta Jean Bottéro izeneko ikerlari sutsuak egin zuen itzulpenari esker bihurtu zen gaur egun den antzinako sukaldaritza ezagutzeko funtsezko ekarpena. Sukaldaritzako testuaren 350 lerrook historiaren idazketa pentsatzera gonbidatzen gaituzte. Gogora ekartzen digute, dokumentu bat existituko bada, gizaki baten irakurketa behar duela. Ezin irakurriak izateraino andeaturik diren pasarteek eta itzuli ezinak diren hitzek sortzen duten frustrazioak historiaren zientziaren funtsezko ezaugarri batera garamatza: ez da iragana berrosatzeko ahalegin bat, ezpada iraganaz jakin dezakegunaren gaineko gogoetaren artea.
Hiru taulatxo horiek ez dira obra bakar baten elementuak, hiru egileren obrak baizik. Hartara, Babiloniaren hegoaldean eta grabatuak izan ziren garaian bederen, oso aberatsa izan zitekeen ekoizpen intelektualaren modu baten azken aztarnak bezala irakurri behar dira.
Yale-ko taulatxoen errezetek salden prestaketari garrantzia handia ematen dion sukaldaritza erakusten dute. Zuen aurrean duzuen zopa sortzeko, oso modu librean hartu dugu erreferente gisa elikagai izan daitekeen eta formula horietako zortzitan erabiltzen den jariakin liluragarrienetako bat: odola.
Logikoki, saldetan abere zenbaiten odola erabiltzeak erakusten du haren jatea ez zela, gizarte talde zenbaitentzat bederen, tabu. Hori bereziki deigarria da, ikusirik errezeta zenbaitetan erabiltzen zen odola lau hankadun handi, basa nola etxean hazitakoena zela, hau da, haragia lortzeko «egiazko» elikatze hilketa egin behar zela.
Inongo gizartek ez zuen, inoiz, abere horien hilketa ekintza hutsaltzat hartu. Gizarte bakoitzak bere erara antolatu zuen. Zenbait zibilizaziorentzat, bizi hatsaz beteriko odola, arima baten eramale den odola, giza elikaduratik guztiz bazter utzi behar zen. Judaismoak, jatorrizko kristautasunak eta islamak jarrera hori zuten. Goi Erdi Aroan, mendebaldeko kristauek odola edateko debekua bazter utzi zuten… eta ekialdeko kristauek horixe erasiatu zieten, zisma gertatu zenean.
Europa katolikoaren landa eskualdeetan, odola elikaduran erabiltzen zenbait mende emanik, jendeartekotasun berezi bat sortu zen, etxean eginiko hilketetan eginiko odolki edo odol opilak trukatzearen inguruan antolaturik. Senidetasunarena bezalako lotura estuen baieztapen metaforikoa den odolkien partekatzea abere hiltzailearen erantzukizuna murrizteko bide bat zen ere, isuritako odola gizarte harremanen burrusta batean urtuz. Arazoa ez zen, giza abenturan askoz lehenago gertatu bezala eta orain ere bezala, haragia eskuratzeko hiltzea, baizik eta ekintza horren larritasuna bere gain hartzea.

Subir
Bajar