12 zopak

  • Tolosako babarrun gorria: 1 kg
  • Ura: 3 l
  • Gatza: 15 g
  • Osagarrirako:
  • Bokarta gazituak: 100 g
  • Irasagarra: 70 g
Tripako zorria gogorki mintzatzen hasitakoan, aurreko egunetako soberakinak eskuratzen saia zaitezte. Ezer lortu ezinez gero, aspaldiko garaietatik jakitegian ahazturik ziren babarrunetara jo. Egos itzazue 2 orduz, 20 minutuz utzi eta gero salda iragazi eta behar duen gatza eman.

Gosea zazpi egunetakoa da eta “beste zerbait” behar du; hartara, babarrunen ondoan zenarekin eginiko burruntziarekin osa ezazue salda: irasagar eta bokartekin.

Oharra: Beharbada, jaki horrek ez gaitu asetuko, baina zozo-zozo utziko gaitu.
Subir
Bajar