12 zopak
Denbora atzera joateko gure makina honek behartsuei, karitatez, filantropiaz edo interesez eskainitako salden sailaren enbaxadore litzatekeen zopa bat ekarri behar zizuen. Gure mundu hau den bezalakoa izanik, ezagutza hori askoz lehenago gerta zitekeen. Baina boluntarioak Europako auzo gehiegitan banatzen ari diren zopen itxurako zopa bat hemen eskaintzea eskandaluzko errespetu falta zatekeen zopa horiekin gorputza sostengatu eta bihotza berotzen duten pertsonen alderako.
Hona hemen, hortaz, sopa boba bat, Espainiako elikadurazko karitatearen erabateko sinbolo gisa. Izen horrekin, gaur egun, izendatu ohi dira Erdi Aroaren hondarretik XX. mendearen hastapena bitarte, hainbat eta hainbat komentu, monastegi edo karitate etxeetako ataritan zerbitzaturiko zopa oro. Dena den, badirudi oso berandu arte ez zela zabaldu, idazkietan bederen. Halarik ere, laster batean hartu zuen indarra gazteleraz eta, neurri batean, oraindik orain entzuten diren irudizko esamoldeetako elementu bihurtu zen.
XIX. mendean, sopa boba deituriko zopa hori Espainiako langileriaren ikur bilakatu zen. Batzuentzat, bizimodu gaitzaren sinboloa zen; besteentzat, jaiotzetikako ahultasunen sinbolo. Nolanahi ere, orduan hasi zen herri xehearekin interesatzen ziren edo herri xehearen interesekoak ziren sorkuntzei izena ematen. «Sopa boba» hizkuntzazko zapore eta kulturazko balore paregabekoak… eta itzuli ezinezkoak ditu.
Espainiako erlijio etxeek behartsuei eskaintzen zieten zopa janari bakuna izan ohi zen, baina ahal bezain egoki eta mamitsu zen beti: halamoduzko karitatea egitea bekatuan erortzea zatekeen. Alderantziz, behartsuentzat ongi sukaldatzea Jainkoari ohore egiteko bide bat zen. Ahal bezain ona zen zopa hura ez zen beti loriazko zopa, noski, ezta inondik ere.
Kontuan har ditzagun sopones edo sopistas deiturikoen oldea. Beharretan ziren horien artean, baziren, mankaturik edo sano ziren behartsu lotsatuen ondoan, ikasleak ere, aldi baterako bederen beharretan izan eta «zopara jo» behar zutenak, Miguel de Cervantes-en garaian haiek esaten zuten bezala. Jokamolde hura ikasle izateko modu baten eredu bilakatu zen.
Baina folklorea alde batera uzteko lana hartzen duenarentzat, sopa boba deituriko zopa langile askok eta askok elikatzeko segurtasunik ez zuten garaiaren sinboloa da.... Hitzarmen politikoaren funtsezko dimentsio bat gogoan hartzera gonbidatzen gaitu; jadanik Keti faraoiak ongi ulertua zuen hori, semeari bihitegiak zabal zitzan proposatu baitzion herria urduritzen hasitakoan. Agintean mantentzeko elikadura eman behar zaio, edo gosea berdinduko duela eta ahal eta nahi beste jango duela sinestarazi bederen, gutxiengo aski handi bati.

Subir
Bajar