12 zopak

  • Konferentzia udareak: 1 kg
  • Sesamo txigortua: 10 g
  • Lima 1
  • Agraz Verjus: 20 g.
  • Arrosa lurrina: 0,1 g ( ½ l uretan)
  • Arrosa eta gordetxa lore hostoak: 40 lore hosto.
Nola egin:

Ave Caesar, qui ad cenam te salutant…

Bakanala hasteko, zurituak izan diren udareak tupin batean egosiko ditugu. Behin ongi egosirik direnean, birrinduko, iragaziko eta gordeko ditugu.

A posteriori, limaren atalak atera eta hirutan zatituko ditugu. Ozpinean eman eta gorde.

Ipso facto arrosa lurrina uretan urtu eta horrekin basotxoen ahoak busti; gero, sesamoan berdin. Sic basoa lurrruneztatzen dugu eta sesamo koroa egiten.

In fine, basotxoari lore hostoak eta lima eransten dizkiogu eta zopa 50ºC-tan zerbitzatzen dugu saldarako calix batean.

Alea iacta est!
Subir
Bajar